Thimbleweed park
AbenturakXbox One | PlayStation 4 | Nintendo Switch
Irteera data: 2017-03-30
Adina: PEGI: 12+
Moduak: Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua: 1
Thimbleweed Park joan den mendeko 90. hamarkadan LucasArts-ek argitaratu gabe utzitako eta 2017an aurkitutako abentura grafiko bat dela esango balidate sinistu egingo nuke. Garai hartako joko klasikoen (Maniac Mansion, The Secret of Monkey Island, Day of the tentacle...) jarraipena dirudi eta ez da harritzekoa hala izatea, joko horiek sortu zituzten Ron Gilbert eta Gary Winnick baitaude Thimbleweed park-en atzean. Beraz, badakizue zer dagoen: buruari eragiteko puzzleak, pertsonaia bitxiak, umorea...
Jokoa 1987an kokatua dago eta Thimbleweed Park izeneko herri batean ibai baten ondoan gertatutako hilketa batekin hasten da. Zer gertatu den ikertzeko asmoz FBIko 2 agente bertaratzen dira. Horiek eta beste pertsonaia batzuk kontrolatuz misterio hori eta beste hainbat kontu argitu beharko ditugu.