Honi Buruz

'Eman play' haur, gazte eta helduei eskainitako webgunea  da. Webgune honek gero eta presenteago dagoen bideo-jokoen munduan, iritziak elkarbanatuko dituen euskarazko komunitate bat trinkotzea bilatzen du. Bideo-jokoen inguruko euskarazko biltegi bat osatu nahi da, jolasen analisi, puntuaketa eta balorazioak aurkitzeko eta jokalariak erakartzeko gune erreferentziala izango dena, hain zuzen ere.

Oro har, gaur egun bideo-jokoen inguruan mugitzen den jende gehiena erdaraz mugitzen da. Bai jolasterako orduan eta baita informazioa bilatzerako orduan ere. Webgune honen bidez bigarren zati hori irauli nahi da.