The darkside detective

Abenturak
Nintendo Switch
Irteera data:  2017-07-27
Adina:  PEGI: 3+
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

The darkside detective 2017an argitaratutako abentura grafiko klasiko bat da. Generoan ohikoa den mekanika du jokoak: pertsonaiekin elkarrizketak izan, gauzak bildu, konbinatu eta beste nonbait erabili... Pixel estiloko grafikoak ditu, niri gustatu zitzaizkidan baina jokalari batzuk atzera bota ditzake “retro” itxura horrek.


Twin Lakes hiriko 2 polizia dira protagonistak. Twin Lakes AEBetako beste edozein hiri bezalakoa da: 24 orduz irekita dauden dendak, poliziak donutsak jaten, dimentsio arteko ateak... Beno, azken hori ez da oso ohikoa baina Twin Lakes hori eta beste hainbat fenomeno paranormal aurkituko dituzu. Izan ere, “X files” telesailaren bertsio umoretsu bat bezalakoa da.