SteamWorld Dig
PlataformakXbox One | PlayStation 4 | Nintendo Switch
Irteera data: 2013-08-07
Adina: PEGI: 3+
Moduak: Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua: 3
SteamWorld joko saileko bigarrena da hau. Jokoak steampunk mundu post-apokaliptiko batean kokatuak daude eta lurrun indarrez dabiltzan robotak dituzte protagonista. Horrelako sailetan joko guztiak genero berdinekoak izan ohi dira baina kasu honetan ez da horrela. Lehena, SteamWorld Tower Defense, izenak dioen bezala dorre defentsa motakoa zen. Orain hizketagai dugun bigarren hau akziozko plataforma joko bat da. Geroztik akziozko txandakako estrategia joko bat atera dute, SteamWorld Heist eta RPG bat ere bidean da, SteamWorld Quest.
Joko honetako protagonista Rusty izeneko robot meatzari bat da eta bere helburua meatzeko misterioak argitzea da. Horretarako pikatxoi bat erabiliz zuloak egin beharko ditugu. Zulatu ahala plataformak sortu eta mea desberdinak aurkituz joango gara, baina kontuz ibili beharko dugu eta bi aldiz pentsatu zertan ari garen meatzaritza lan arriskutsua baita. Aurkitutako meak herrira eraman eta salduz tresna aurreratuagoak lortzeko aukera izango dugu, lurrean eta misterioan sakontzen jarraitzeko.