Resident Evil 7

Akzioa | Abenturak | Shooter
Xbox One | PlayStation 4 | Nintendo Switch
Irteera data:  2017-01-24
Adina:  PEGI: 18+
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Azken urtetako Resident Evil-ak, shooter estilorako tendentzia izan duten arren eta akzioa nagusi izan, oraingoan, beraien hasierako survival horror itxurako joko bat ekarki digute Capcom-ekoek. Kasu honetan, hirugarren pertsonan izan beharrean lehenengo pertsonan da. Etxe batean girotua dago istoriaren parte gehiena eta hori ere aldaketa da. Ez da kanpoaldean pasatzen, ezta Racoon city bezalako hiri batean. Protagonista ere ez da ezaguna, beraz, argi dago aldaketa haundi baten beharra ikusten zutela.

Bere emaztearen berri ez duen mutil batekin hasten da istorioa. Jaso duen bideo batek etxe abandonatu batera darama eta bertan hasiko da gure ametsgaiztoa. Esplorazioan asko oinarritzen da, toki batean hartutako objetua bertze toki batean ibili beharko dugu. Gordetzeko idazmakina batekin egiten da hasierako jokoetan bezala.

Iluntasunak, lehenengo pertsonan izateak, etxe baten barruan gora eta behera ibiltzeak, ero familia baten etxean ibiltzea... horrek guztiak beldurrezko joku on batean bihurtzen du. Poztekoa da, hainbeste momentu on eman dizkigun saga bat, horrelako indarrarekin bueltan etortzea. Luzeagoa izan zitekeen arren, joko honek merezi du.

TEKNIKOTASUNA
JOSTAGARRITASUNA
IRAUPENA / EDUKIAK
HISTORIOA / MUSIKA

0   1

8