Mark of the ninja

Abenturak
Xbox One | PlayStation 4 | Nintendo Switch
Irteera data:  2012-09-07
Adina:  null
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Mark of the ninja bi dimentsioko akziozko bideo-joko bat da, baina ez da ohikoa. Egin nahi duzuna ezpata hartu eta batere pentsatu gabe ahalik eta etsai gehien hiltzea bada, joko hau ez da zuretzat. Ninjek ohi duten moduan isilka-misilka ibili behar duzu, burua erabili eta erasorako momentu egokiak hautatu.

Jokoak argi-ilunekin jolasten du. Argiztatutako eremu batean bazaude eta zaindari baten ikuseremuan sartzen bazara zure bila etorriko da eta laster batean hilko zaitu. Beraz, ilunpetik ibiltzea komeni zaizu, baina kontuz! Zarata handia ateratzen baduzu etsaiak aztoratu eta zure bila hasiko baitira. Zaindari bat hiltzen duzunean bere gorpua ez da magikoki desagertzen, ezkutatu egin behar duzu, beste norbaitek ikusten badu alarma joko baitu eta orduan zureak egin du!