Hellblade Senua's Sacrifice
Akzioa | BorrokakXbox One | PlayStation 4 | Nintendo Switch
Irteera data: 2018-06-06
Argitalpena: Capcom
Garatzaileak: Capcom
Adina: PEGI: 16+
Moduak: Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua: 1
Hellblade Senua's Sacrifice Ninja Theory-ren lan berria dugu. Unreal Engine 4 erabilita garatu da. Grafikoki AAA joku bat ez izateko sekulako maila erakusten du. Estudio txikia izanagatik, ez dio inolako inbidiarik haundiagoak diren bestelako lan batzueri.
Istorioari begiratuz gero, mitologia nordikoan girotua dago eta Senua izeneko neska gerlari baten azalean jartzen gaitu. Psikosia pairatzen du neska honek, buruko eritasunak markatzen du bere bidaia guztia. Errealitatearen hautemateko moduan eragiten du bere gaitzak eta errealitatea eta iruditeriaren arteko marra lausotu egiten du. Joku hori oso modu elegantean gauzatzen dela iduritzen zait hortarako irudi, kolore eta efektuekin jokatuz eta musikak garrantzi berezia hartzen du. Gomendagarria kaskoak erabiliz jokatzea.
Jokuaren mekanika markatuegia dago. Hau da, Senuak arma ateratzen duenean borrokatzen du bakarrik, behin ezpata gordetzen duenean esploratzea eta puzzleak ebaztea tokatuko zaigu. Puzzleak oso errepikakorrak dira eta borrokek ez dute erronka haundiegirik suposatzen.
Suposatzen dugu istorioari garrantzi berezia eman nahi izan diotela eta mekanikari dagokionez ez dutela asmatzea lortu.