Uncharted 4: A Thief's End

Abenturak
PlayStation 4
Irteera data:  2016-05-10
Adina:  null
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Uncharted 3-a baino 4 urte beranduago hasten da istorioa. Nathan Drake altxor bilatzailea erretiratu egin da eta bere emaztearekin zoriontsu bizi da. Bapatean, hila zela uste zuen bere anaia Sam agertuko da eta dena aldatuko da. Sam-ek bere laguntza behar duela adierazten dio, gaizkile batzuekin zorrak dituelako. Zor horiek kitatzeko, Henry Avery pirata ospetsuaren altxorra bilatzen laguntzeko eskatuko dio. Baina ez dira altxorra bilatzen duten bakarrak eta munduan zehar ibiliko dira gaizkile horiekin borrokan. Eskozia, Panama eta ; Italia edota Madagascar bezalako tokitan ibili beharko dute.

Grafikoki salto itzela suposatu zuen joku honek PS4-ean. Izugarrizko paisaia politak diseinatu dituzte, pertsonaiak ere sekulako maila erakusten dute. Kolore biziko paisaiak eta mundu zabal bat ikusi daitezke, nahiz eta jolasterako orduan oso joku bideratua den. Denbora guztian aurrera egin behar da eta bidea oso ondo markatuta dago.

Jokuak puntu horretan egiten du huts nere ustez, gainontzeko guztietan izugarrizko maila ematen duen arren. Soinua, jostagarritasuna, grafikoak, istorioa, dena 10-ekoa da. Sagako hoberena, guztiz gomendagarria.