The Last of Us

Abenturak
PlayStation 4
Irteera data:  2013-06-14
Adina:  PEGI: 18+
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Izurrite baten ondorioz estatu batuetan jendea zombie bihurtzen da eta bizirauteko eskapo egitea beste erremediorik ez dago. Hori da Last of Us jokuaren oinarrizko istorioa. Joel protagonista da eta bere etxean alabarekin batean dago. Anaia, alaba eta Joel bera ihesean joan beharra dira toki seguru baten bila. Abentura honen istorioa da daukan gauzarik hoberena. Primerako jokoa da, narratiba nola eramaten duen ikusita oskarra irabazteko modukoa.

Gaiztoen adimen artifiziala ere oso lortua dago, zure ekintzen arabera beraiek ere portaera aldatuko baitute. Borrokatzeko modua oso intuitiboa da eta segidan hartzen zaio kontrola. Tentsio une asko daude, norberak erabaki dezake gordeka ibiltzea edota zuzenean munstroak akatzen ibiltzea.

Aipatu beharreko beste kontu bat musika da. Gustavo Santaolallaren banda sonora buruan sartuko zaizu eta era guztietako oroitzapen eta sentimentuak ekarriko dizkizu gogora.

 

probaerab

Oso joko ona da orokorrean

ALDE

Ia ia gauza guztiak

KONTRA

Oso gauza gutxi daude ez zaizkidanak gustatu

TEKNIKOTASUNA
JOSTAGARRITASUNA
IRAUPENA / EDUKIAK
HISTORIOA / MUSIKA

0   0

9

proba_erab

ALDE

Oso historio ona dauka

TEKNIKOTASUNA
JOSTAGARRITASUNA
IRAUPENA / EDUKIAK
HISTORIOA / MUSIKA

1   0

8