Rick and Morty: Pocket Mortys
Irteera data: 2016-01-13
Adina: PEGI: 3+
Moduak: Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua: 1
Animaziozko Rick and Morty telesail ezaguneko pertsonaietan oinarritutako bideo-jokoa da Pocket Mortys. Izenburuak garbi uzten duen bezala Pokemon jokoen antzeko mekanika jarraitzen du, Rick-ek multibertsoan bidaiatu behar du, Morty basatiak harrapatu eta beste entrenatzaileen aurka borrokatuz bere maila hobetu. Entrenatzaileen artean Rick-ak, Jerry-ak eta alienak daude. Borrokak RPGen txandakako estilo klasikoan egiten dira, erabili nahi den Morty-a aukeratu, aurkari kalte gehien egingo dion erasoa aukeratu...
Telesailaren zalea naizelako hasi nintzen joko honetan jokatzen. Grafikoki telesailaren estetika dauka eta bertako pertsonaiak ikusi eta entzuteak grazia egin zidan, baina jokatu ahala mekanika errepikakorra egiten hasi zitzaidan. Jokoan aurrera egitean jokoari grazia pixkat ematen dioten aukera berriak agertzen dira: Morty basatiak harrapatzeko aukera dago eta mota berdineko Morty-ak konbinatuz eboluzionatu daitezke, borroketan jasotzen dituzun objektuak ere konbinatu daitezke...
Rick and Morty telesailaren eta Pokemon jokoen zalea bazara oso gomendagarria iruditzen zait, bestela ziur aski errepikakorra irudituko zaizu eta laster aspertuko zara.