Life is strange

Abenturak
Xbox One | PlayStation 4
Irteera data:  2015-01-30
Adina:  PEGI: 16+
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Life is strange abentura grafiko bat da. Hainbat kapitulotan banatua dago eta bertan egiten ditugun aukeren arabera istorioa aldatuz doa. Puzzle batzuek ebatzi beharko ditugu eta gainontzeko pertsonaiekin ditugun solasaldiek garrantzi berezia dute. Joko honen puntu indartsuena istorioa da eta protagonistak denboran atzera egiteko duen gaitasunean.

Maxine Caulfield izena du protagonistak eta institutuan ikasten ari da. Klasean dagoen bitartean, regresio bat bizitzen du eta tornado baten erruz herriko faroa nola suntsitzen den ikusten du. Egoera ezin ulertuz klasetik ateratzen da eta hortik aurrera bere bizia aldatuko da. Musika ere aipatzekoa da joko honetan, izan ere, garrantzi berezia eman diotela sumatzen da.

Abentura grafikoak gustatzen zaienei gomendatuko nieke, baina, hala ere aspertu dezake motel samarra egin daitekeelako.