Horizon: Zero Dawn
Akzioa | AbenturakPlayStation 4
Irteera data: 2017-03-01
Argitalpena: Sony Interactive Entertainment America
Garatzaileak: Capcom
Adina: PEGI: 16+
Moduak: Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua: 1
Horizon: Zero Dawn Guerrilla games-en joku berria da, Killzone sagaren sortzaileak. Mundu irekiko jokua da eta fantasiazko istorioa kontatzen da. PS4-rako bakarrik atera da. Zibilizazio aurreratuago baten hondarrak erakusten dira, naturak jaten hasiak. Jokua hasten deneko gizateriak ez du antzinakoarekin antzik. Teknologikoki puskaz gibeltuagoa dago eta dituzten tresna aurreratu bakarrak, iraganekoen sobrak dira. Naturak jandako ingurune horretan animalien antzekoak diren makina aurreratuak daude eta inorrek ez daki beraien jatorria zein den. Makina hauek gero eta indar gehiago dute eta hauek kontra borrokatzea bertze erremediorik ez zaigu geldituko gizateriaren desagarpena ekiditeko. Bidean Aloy izeneko protagonistak iragana deskubrituko du eta horren bidez etorkizuna hobeto ulertuko du.
Borrokak buruz buru eta distantzian eman daitezke bere arkuari esker. Zentzu honetan Tomb Raiderren antza du. Mundu irekia da eta bigarren mailako misio pila bat egin daitezke. Azkenerako errepikakorrak suertatu daitezke. Mapa oso zabala da eta alde batetik bestera mugitzea erraza suertatzen da, su batetik bestera bidaiatzeko aukera baitago. Armak hobetzeko aukera ere badago eta Aloy-ren gaitasunak ere hobetu daitezke.
Grafikoki izugarrizko maila erakusten du, hiru A-ko jokorik hoberenen mailan dago.