Shank

Akzioa
Irteera data:  2010-08-24
Adina:  PEGI: 18+
Moduak:  Singleplayer Multiplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  2

Shank bi dimentsioko akziozko joko entretenigarri bat da. Pantailetan aurrera egiteko etsaiei aurre egin beharko diezu eskura dituzun arma guztiak erabiliz: labanak, ezpatak, pistolak, motozerrak... Armak konbinatuz konbo erasoak ere egin ditzakezu. Pantaila amaierako azken nagusiei aurre egiteko guztiak beharko dituzu. Akzioaz gain plataforma jokoen ezaugarriak ere baditu: jauziak, paretak eskalatzea labanen laguntzaz...

Grafikoki oso erakargarria da, komiki itxurako marrazki ederrak baititu. Bereziki aipagarriak dira protagonistaren istorioa kontatzen duten pantaila arteko animazioak. Istorioa bi zatitan banatua dago. Bakarrik jokatzean protagonistari bere neska-lagunaren hiltzailea aurkitu eta mendekua hartzen lagundu behar diogu. Binaka jokatzean aldiz horren aurretik gertatutakoaren berri izango dugu.

Jokoa orokorrean gustatu zitzaidan eta akzio gose bazara joko gomendagarria iruditzen zait, baina batzuetan pixka bat errepikakorra egin zitzaidan.