Hyper Light Drifter

Akzioa | Abenturak
Xbox One | PlayStation 4 | Nintendo Switch
Irteera data:  2016-03-31
Adina:  PEGI: 12+
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Pixel estilora egindako grafikoak dituen joku hau 2016ko indie joku hoberenen artean aurkituko dugu. Pertsonaia nagusiak eritasun bat du, iluntasunaren kontra borrokatu behar du eta lau zatitan banatutako mundu batean munstro desberdinak garaitu beharko ditu. Esan beharra dago, jokatzeko eta borroketarako oso erreza egiten dela eta segituan hartzen dela pertsonaiaren kontrola. Izkutatutako pasabide eta elementu ugari dituenez esplorazioa ere gauzatzen da. Zelda estilora du kamara 2 dimentsiotako joku honek. Grafikoki nabari da mimoz egindako lana dagoela jokoaren atzean.

Guztiz gomendagarria, zelda estiloko jokoak gustatzen zaizkion jendearentzat. Grafikoek, beste indie joko on bat oroiarazten ahal digute: Superbrothers: Sword & Sworcery EP.