God of War 4

Abenturak
PlayStation 4
Irteera data:  2018-04-20
Adina:  null
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Urteak pasa dira Kratos protagonistak Olimpoko jainkoak garaitu zituenetik. Bere aita Zeus-en aurkako borroka irabazi ondoren, bere seme Atreus-ekin bizi da orain. Mundu berri honetan jainko Nordikoen kontra borrokatu beharko du. Istorio honetan bidaia bat kontatzen da. Aita semeek egin beharreko bidaia bat. Atreus-en ama hil ondoren bere errautsak munduko mendirik altuenean bota beharko dituzte, erraldoien lurraldean.

Grafikoki izugarria da, mundu ireki bat erakutsi nahi duten arren bidea oso markatua dago eta ez dago galtzeko aukera gehiegirik. Bigarren mailako misioak ere badire, beste munduko ezer ez diren arren pertsonaia hobetzen lagunduko digute.

Nobedaderik haundiena, bere semeak borroketan laguntzen digula eta Kratosen mugimenduetan dago. Hasierako jokuetan salto egiten ahal zen eta oraingo honetan ez. Hala ere, ez da faltan botatzen. Borrokak landuagoak dira, teknika gehiagorekin jokatu behar baita oraingoan. Momentu askotan gure burua babesteko dugun abilezia izango da borroka bat irabazteko gakoa.

Joku guztiz gomendagarria, istorioa oso ondo dago. Ematen duen bidaia sentsazioa eta bere semearekin eraikitzen den harremana dira jokua borobiltzen duten ezaugarriak.